- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0007 proiektuan aritzeko Ane Etxebarria Atxutegui borondatezko lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Hegoa elkarte Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0007 proiektuan aritzeko Ane Etxebarria Atxutegui borondatezko lankideari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko berak aurkeztutako eskabidea onartzen duena. Hegoa elkarte Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zu
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 2437
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/30
- Argitaratze-data: 2009/05/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Ane Etxebarria Atxutegui borondatezko lankideak Paraguain burutu behar zuen jardueraren gastuak ordaintzeko xedez, Hegoa elkarte Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak 15.380 euroko diru-laguntza jaso zuen. Hori guztiori, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean emateko diren laguntzetarako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduak ezarritakoari jarraituz. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena lortu eta gero, diru-laguntza 30.380 euroko bihurtzen da.
Bekadunak, hala ere, 2009ko martxoaren 30ean, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Nazio Batuetako JPO postu baterako hautatu dutelako egin dio uko laguntzaren zati bati.
Lankideak, emandako luzapenaren 30 egun gastatu dituenez, 1.232,87 euroko lehenengo ordainketa jaso behar du, eta ez bigarren ordainketa.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. Hegoa elkarte Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak Ane Etxebarria Atxutegui borondatezko lankidearentzat eskatutako ukoa onartzea, zati batena. Proiektua Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei bekak emateko den Garapen eta Lankidetza Sustatzeko 2007ko Fondoaren kontura. Horrek 1.232,87 euro ordaindu beharra dakar, bigarren ordainketa egin beharrik izan gabe.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


