Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Nikaraguako Cerro Cumaica-Cerro Alegre eremu babestuko oihan primarioa eta sekundarioa parte-hartze komunitarioaren bidez kontserbatu eta kudeatzea » (KOP-2008PR/0004) proiektuan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Nikaraguako Cerro Cumaica-Cerro Alegre eremu babestuko oihan primarioa eta sekundarioa parte-hartze komunitarioaren bidez kontserbatu eta kudeatzea » (KOP-2008PR/0004) proiektuan aritzeko Ainara Arregui García langile boluntarioari emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapen eta Lankidetza Sustat

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2499
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/30
  • Argitaratze-data: 2009/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza sustatzeko Fondoaren kargura 2008ko ekitaldian euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko otsailaren 27ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Ainara Arregui García borondatezko lankideari 9.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion, aipatutako proiektuan aritzeak sortutako gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, borondatezko lankidearen lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa erakundeak, 2009ko martxoaren 23an, dagoeneko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Azken ekonomia-txostenean 7.639,75 euro justifikatu dira, aurrekontuaren % 61,23. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako 9.000 euroko diru-kopuruari kenketa proportzionala egin ostean, 5.510,59 eurokoa da egungo diru-zenbatekoa. 4.500 euroko lehen ordainketa egin zen, beraz, murriztutako 1.010,59 euroko bigarren ordainketa egin behar da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2009ko martxoaren 30ean diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko 2008n Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren baitan aurkeztutako «Nikaraguako Cerro Cumaica-Cerro Alegre eremu babestuko oihan primarioa eta sekundarioa parte-hartze komunitarioaren bidez kontserbatu eta kudeatzea» (KOP-2008PR/0004) proiektuan eskatutako uko egite partziala onartzea. Ondorioz, 1.010,59 euroko bigarren ordainketa egingo da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari; ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik