- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, «Udapa Sociedad Cooperativa» baltzuari hazitarako patata ekoizteko eta ugaltzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, «Udapa Sociedad Cooperativa» baltzuari hazitarako patata ekoizteko eta ugaltzeko baimena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 2440
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/31
- Argitaratze-data: 2009/05/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ikusi da «Udapa Sociedad Cooperativa» Haziak baltzuak hazitarako patata ekoizteko baimena jasotzeko egin duen eskabidea hazitarako patatak ekoiztu eta ugaltzeko kategorian.
Ikusi da Mintegiko Hazien eta Landareen Zerbitzuaren aldezko txostena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9. artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege-Dekretuan, hazien eta mintegiko landareen eta baliabide fitogenetikoen uztailaren 26ko 30/2006 Legean, azaroaren 14ko 1891/2008 Aginduan, eta, aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz,
Lehenengoa. «Udapa Sociedad Cooperativa» baltzuari hazitarako patatak ekoizteko baimena ematea ekoizteko eta ugaltzeko kategorian.
Bigarrena. «Udapa Sociedad Cooperativa» baltzua hazien eta mintegiko landareen erregistroetan inskribitzea hazitarako patata ekoizteko eta ugaltzeko kategorian.
Hirugarrena. Hazien eta mintegiko landareen eta baliabide fitogenetikoen uztailaren 26ko 30/2006 Legean hazitarako patata ekoiztu eta ugaltzeko titulua lortzeko eskatzen dituen baldintzak, eta, aplikatzekoak diren gainerako arauak bete beharko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretua ere.
Laugarrena. Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea bukatzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 31.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


