Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, Feliciano Echevarria Calle jaunak SD2-01515/03 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, Feliciano Echevarria Calle jaunak SD2-01515/03 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 163
  • Hurrenkera-zk.: 4725
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/01
  • Argitaratze-data: 2009/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Jardun hauen oinarria Feliciano Echevarria Calle jaunak eta María Villalgordo Martínez andreak 2003ko otsailaren 25ean etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan erregistratzeko egindako eskaera da.

  2. Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan abuztuan ipini zen Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpenaren bitartez, María Villalgordo Martínez andreari eskatu zitzaion hilabete hartako 20a baino lehen Briviescako Jabetzaren Erregistroan aurkitutako ondasun higiezinen titulartasuna kreditatzeko, higiezinaren mota daukan titulua eta partaidetza-ehunekoa adierazten duen eskritura publikoaren ohar soila edo kopia aurkeztuz.

    Eskaera horri erantzunez, Briviescako jabetzaren erregistroaren ohar soil informatzailea aurkeztu zen, zeinaren bitartez adierazten den eskatzaileen alaba Nerea Echevarria Villalgordo andreak etxebizitzaren jabetza soilaren % 100 duela salerosketa baten ondorioz, eta bakoitzak etxebizitza horren biziarteko eta jarraikako usufruktuaren erdia duela salerosketa-tituluaren bitartez.

  3. 2008ko abenduaren 1ean, Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, eta babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan erregistratzeko eskaerari baja eman zion, etxebizitza edukitzeagatik.

  4. 2008ko abenduaren 18an, Feliciano Echevarria Calle jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen aurreko ebazpenaren aurka, ez baitzegoen horrekin ados, eta alegatu zuen bere alabaren titulartasuneko etxebizitza ez dela bizitzeko egokia. Quintanilla San Garcíako alkate Juan Miguel Busto jaunak sinatutako idazkia gaineratu du, bertan honako hau adieraziz: «Aipatutako Udalerriko Juan Carlos etorbidean dagoen Nere Etxebarriaren jabetzako etxea ez-bizigarritzat bezala deklaratuta dago». Hori guztia zela-eta, errekurritutako ebazpena berriz aztertzeko eskatu zuen.

    Aurrekari horiek kontuan hartuta azaltzen dira honako

    OINARRIAK

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari dagokio aztergai dugun gora jotzeko errekurtsoa ebaztea, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera aztertu da.

  2. Errekurtsogileak interesduna dela ziurtatu du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa 31. artikuluak adierazten dituen ondorioetarako, eta errekurtsoa, berriz, lege beraren 114. eta 115. artikuluek zehazten duten epearen barruan eta behar den moduan aurkeztu da; artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituen.

  3. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroa arautzen duen 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3. artikuluak ezartzen du eskabide bat etxebizitza-eskatzaileen erregistroan altan emateko eska daitezkeen baldintzak honako hauek direla:

    Eskatzaileetako batek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egon beharko du eta bertan egiazko bizilekua izan beharko du. Kontrako frogarik ezean, erroldako etxebizitza hartuko da egiazko bizilekutzat.

    Eskatzaileek eskatutako erregimenaren arabera etxebizitza lortzeko eskatzen diren gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak ziurtatu beharko dituzte.

    Inskribatze-eskaera egin aurreko bi urteetan, eskatzailerik ezin izango du Erregistroan baja eman, Agindu honen 4. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako arrazoiengatik.

    Eskatzaile guztiek eta bizikidetza-unitateko gainerako kideek ez dute eduki beharko jabetzako, azalera-eskubideko edo usufruktuzko etxebizitzarik, erregistroan inskribatzeko eskaera egin den egunean.

    Aztergai dugun kasuan, espedientea aztertu ondoren egiaztatu da errekurtsogilea eta haren emaztea Quintanilla San Garcían dagoen etxebizitza baten biziarteko eta jarraikako usufruktuaren 1/2aren titularrak direla bakoitza, erosketa-tituluaren bidez, eta haien alaba Nerea Echevarria andrea etxebizitza horren jabetza soilaren % 100en titularra dela erosketa-tituluaren bidez, eta ezin zaio aplikatu etxebizitzarik ez edukitzearen betekizunari buruz araudian ezarritako salbuespen bakar bat ere ez, eta horregatik ebazpena zuzenbidearekin bat dator eta berretsi egin behar da.

    Azaldutako oinarriak, adierazitako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

Feliciano Echevarria Calle jaunak Bizkaiko Lurralde Ordezkariak SD2-01515/03 espedientean emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea, dagozkion zuzenbidearen araberako terminoetan berretsi behar baita Ebazpen hori.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez badaiteke ere, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 1a.

(Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 23ko Aginduz, zeinaren bidez Zerbitzu zuzendariari emandako eskumenak eta funtzioak bere gain hartzen dituen (2009ko urtarrilaren 26ko EHAA).

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik