Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko apirilaren 2koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, baimena ematen da unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako 2008-2009 ikasturteko deialdira zuzendutako diru-kopurua gehitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 2koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, baimena ematen da unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako 2008-2009 ikasturteko deialdira zuzendutako diru-kopurua gehitzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2195
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/02
  • Argitaratze-data: 2009/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 11ko Aginduak, 2008-2009 ikasturtean unibertsitate ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beketarako dei egiten duenak (EHAA, 2008ko uztailaren 3koa), bere artikulu bakarraren 2. puntuan xedatzen du laguntzen zenbateko osoa 16.124.905 eurokoa dela (11.280.905 euro erabiliko dira 2008ko ekitaldian onartutako emate-ebazpenak finantzatzeko, eta gainerakoa -4.844.000 euro- 2009ko ekitaldian onartutako ebazpenak finantzatzera bideratuko da). Nolanahi ere, kopuru hau egunera daiteke, onartzeko dagoen eskari-kopurua aurreikusita. Baldin eta aurrekontu-aldaketen ondorioz aipatutako kopurua gehitzen bada, hori jendaurrean jakinarazi beharko da, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita eta 2008ko ekainaren 11ko Aginduko artikulu bakarraren 2. puntua bete dadin, hau

2008-2009 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beken deialdirako zenbateko osoa igotzeko baimena ematea, eta hasierako zenbatekoari 4.400.000 euro gehitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO LARRAURI ALTONAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.