- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 2koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Izan ere, agindu horren bitartez mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu pilotuak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000ko Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia egin da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 2koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara eman duena. Izan ere, agindu horren bitartez mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu pilotuak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000ko Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia egin da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2392
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/02
- Argitaratze-data: 2009/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Azaroaren 28ko 242/2000 Dekretuaren itzalpean mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu pilotuak gauzatzeko dirulaguntzetarako deialdia egin duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduaren bigarren artikuluan ezarritakoaren arabera (2009ko otsailaren 18ko EHAAn, 34. zk., argitaratua) deialdi horren barruan eman beharreko dirulaguntzen guztizko kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura jarriko da eta ez da 250.000 eurotik gorakoa izango. Edonola ere, indarrean dauden legeekin bat etorriz aurrekontuetan aldaketak egiten badira, zenbateko hori aldatu ahal izango da. Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontuko diru-izendapenaren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratukotako Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Alde horretatik, Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariak erabaki du, dagozkion izapideak egin eta gero, kreditu propioak 488.740 euro handitzea 2009. urterako. Beraz, programa horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2009. urterako eman beharreko laguntzen kopuru osoa 738.740 eurokoa da.
Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza-Dekretuaren 49.2. artikuluan eta aipatutako 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako aldaketa hori argitaratzea.
Horren indarrez, honako hau
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko urtarrilaren 22ko Aginduan jasotako diru-baliabideen zenbateko berria argitara ematea, 488.740 eurokoa hain zuzen ere. Izan ere, agindu horren bitartez mendi nekazaritzako eremuetan landa garapeneko proiektu pilotuak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen azaroaren 28ko 242/2000ko Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia egin da (2009ko otsailaren 18ko EHAAn, 34. zk., argitaratua). Aipatutako diru-kopuruak 2009. urterako ordainketa-kredituetarako dira, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako funtsetatik datoz.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.
Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,
LUIS MIGUEL MACIAS PEREDA.


