- EBAZPENA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz, emandako ebazpena jakinarazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, kultura ekintzailea eta enpresen sorkuntza sustatzeko diru-laguntzaren espedientean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluarekin bat etorriz, emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 2492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/02
- Argitaratze-data: 2009/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta adierazitako ebazpenak posta-zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa izan denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hauxe
Adierazitako espedientean emandako ebazpenak jakinaraztea. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta beroietan interesdunei aditzera emango zaie ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioketela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz.
Espedientea: G-576-1451-2008-A.
Espedientearekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, bistan dago eskatzailea ezin dela aipatu dekretuak eskaintzen dituen onuren babespean jarri. Izan ere, egitasmo kolektiboetan enpresaren kapital sozial guztia bazkide-langileen artean banatuta egon beharko da, eta espediente horretan hori ez da betetzen, abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko 39.2 artikuluan xedatutakoaren aurka.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak hauxe
Itzulika SLL enpresari ukatu egitea eskatutako diru-laguntza.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.
Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,
JESÚS MONREAL ZIA.


