- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 8koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena. Honen bidez, Etortek programarako 2009ko laguntza-esleipenaren baliabide ekonomikoak handitu direla jakinarazten da. Programa horren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu, ikerketa estrategikoak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 8koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena. Honen bidez, Etortek programarako 2009ko laguntza-esleipenaren baliabide ekonomikoak handitu direla jakinarazten da. Programa horren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu, ikerketa estrategikoak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2192
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/08
- Argitaratze-data: 2009/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduak (2003ko apirilaren 16ko Aginduarekin eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduarekin aldatu denak) Etortek programa arautzen du, alegia, ikerketa estrategikoak egiteko laguntzak ematen dituen programa.
Agindu horren 9. artikuluak dioenarekin bat etorriz, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenez deialdia egin zen, 2009. urtean, Etortek programaren barruan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ikerkuntza estrategikorako ematen dituen laguntzak jasotzeko. Deialdi hori 2009ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.
Kontuan hartuta Etortek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egokia da 2009. ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzea.
Horrenbestez, aipatutako ebazpenaren 1. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan xedatutakoari dagokionez, honako hau
Lehenengoa. Etortek programako laguntzak jasotzeko 2009ko deialdiaren 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenean (otsailaren 23ko EHAA) aurreikusitako diru-baliabideak 33.533.613,00 eurora arte gehitzea, honela banatuta: 2009. ekitaldirako, 16.533.613,00 euro: 2010. ekitaldirako, 8.000.000,00 euro; eta 2011. ekitaldirako 9.000.000,00 euro; betiere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste programa batzuk gauzatzerakoan agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 8a.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,
JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


