Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko apirilaren 8koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC- kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 8koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC- kreditatzen duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2293
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/08
  • Argitaratze-data: 2009/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Adierazitako Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen du programetarako diru-laguntza lortzeko nahitaezkoa dela 12., 13., 14., 15., eta 16.1 artikuluetan ezarritako baldintzak eta ahalmenak kreditatzeko aldeko eta indarreko ebazpena ematea. Kreditatzeko formularioa Dekretu arautzailearen eranskinean dago.

  1. artikuluak ezartzen du Garapen Lankidetzarako zuzendariak ebatziko duela kreditatze-eskaera hori, eta 36 hilabeteko indarraldia izango duela argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

    2009ko apirilaren 3an, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzara bidalitako idazkiaren bitartez, Garapena Sustatzeko Lankidetza Fondoaren kargurako programetarako laguntzak lortzeko kreditatze-eskaera egin zuen Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC-.

    Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eskabide horren aldeko txostena eman du, eta horregatik, honako hau

Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren (GLSF) kargurako programetarako laguntzak lortzeko kreditatzea Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC- 36 hilabeteko indarraldiarekin, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Denboraldi horretan, Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC- aukera izango du GLSFren kargurako programetarako laguntzak lortzeko deialdietara zuzenean aurkezteko, deialdi bakoitzean kreditatzeko premiarik izan gabe.

Bigarrena. Kreditatze-indarraldian zehar, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak eta/edo argibideak eskatzeko Fundación Internacional de Solidaridad Compañía de María -FISC- ari, fundazioaren administrazio-betebeharrak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada fundazioak ez duela betetzen eskatutako baldintza eta ahalmen horietakoren bat, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak ofizioz hasiera eman ahal izango dio kreditatze hori baliogabetzeko espedienteari.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 8a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik