- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 16koa, Hezkuntza sailburuordearena; Abelino Barriola Deklamazio Saria ebatziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 16koa, Hezkuntza sailburuordearena; Abelino Barriola Deklamazio Saria ebatziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2956
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/16
- Argitaratze-data: 2009/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2008ko abenduaren 3ko Aginduz (2008ko abenduaren 23ko EHAA) egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ABELINO BARRIOLA sarirako deia. Lehiaketa hori ebazteko Asier Larrinaga, Pilartxo Etxeberria, Felipe Juaristi, Nekane Sagastume, Ana Garcia, Markos Bilbao, Iñaki Artola, Santos Izagirre eta Maite Artabek osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, honako hau
Lehenengoa. Lehiaketa honen irabazleen zerrenda argitaratzea:
ERE
MOD MAILA
NIVEL TALDEA
GRUPO IRAKASLEA
PROFESOR IKASTETXEA
CENTRO DOCENTE HERRIA
LOCALIDAD
A LMH 5-6
EP 5-6 Txapeldunak Ana Zarandona The English school Donostia- San Sebastián
A DBH 1-2
ESO 1-2 Ilargi betea Oskar Arizaleta Colegio Calasancio Gasteiz
B LMH 5-6
EP 5-6 Karnabatxoak Rosa Heriz Colegio M.ª del Socorro ikastetxea Gernika-Lumo
B DBH 1-2
ESO 1-2 Alperrak Elisa Rueda Instituto Ekialdea Gasteiz
D LMH 3-4
EP 3-4 Akelarrea Lourdes Iradi Colegio público San Juan Bautista Alegia
D LMH 5-6
EP 5-6 Gazte alaiak Maite Imaz Urretxu-Zumarraga Ikastola Urretxu
D DBH 1-2
ESO 1-2 Ameslariak 2 Antton Amondarain Jakintza Ikastola Ordizia
D DBH 1-2
ESO 1-2 Txantxoak Loli Orbegozo Instituto Orixe Tolosa
D DBH 1-2
ESO 1-2 Baleukoak Josu Ansotegi San Fidel Ikastola Gernika
Bigarrena. Lehenengo atalean azaltzen diren 9 taldeek deialdiaren 13. oinarri-arauan zehaztutako saria jasoko dute: 9 ikasgelak Ipar Euskal Herrira eta Nafarroara 3-4 eguneko bidaia egingo dute eta talde bakoitzeko irakasle batek astebete inguruko bidaia euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera.
Hirugarrena. Lehiaketara aurkeztu diren ahots hoberenekin CD bat argitaratuko da, ahalik eta zabalkunde handiena emanez eta eredu gisa ikastetxeetara bidaliz.
Lehenengoa. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 16a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.


