Euskadi.eus
  • 1446/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1446/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2932
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/21
  • Argitaratze-data: 2009/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4260/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Mikrobiologo-Parasitologoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn, 12 zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

F.E. MIKROBIOLOGIA ETA PARASITOLOGIAKO MEDIKU-TEKNIKARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORIA F.E. MÉDICO-TÉCNICO MICROBIOLOGÍA Y PARASITOLOGÍA

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Arratibel Arrondo, Iñaki.

Ordezkoa/Suplente: González Lombide, Eduardo.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: Pérez Trallero, Emilio.

Ordezkoa/Suplente: López Lopategui, M. Carmen.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Cisterna Cáncer, Ramón.

Ordezkoa/Suplente: Esteban Gutierrez, Valentín.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Gaztelurrutia Abaitua, Lourdes.

Ordezkoa/Suplente: Hernández Almaraz, José Luis.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: Michaus Oquiñena, M. Lourdes.

Ordezkoa/Suplente: Lezaun Burgui, María Jesús.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Ezpeleta Baquedano, María del Carmen.

Ordezkoa/Suplente:

Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:

Titularra/Titular: Ayarza Igartua, Rafael Carmelo.

Ordezkoa/Suplente: Sota Busselo, Mercedes.

Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:

Titularra/Titular: Unzaga Barañano, Miren Josebe.

Ordezkoa/Suplente:

Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:

Titularra/Titular: Barrón Fernández, Jorge.

Ordezkoa/Suplente: Urra Zalbidegoitia, M. Elena.

Idazkaria/Secretaria/o:

Titularra/Titular: Miñon González de Langarica, Rabel.

Ordezkoa/Suplente: Echevarria Ganzabal, Garbiñe.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik