- 1447/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ospitaleko Erradiofisikoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1447/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ospitaleko Erradiofisikoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2933
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 4261/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Ospitaleko Erradiofisikoaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn, 12. zenbakian, argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
F.E. OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO MEDIKU-TEKNIKARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA F.E. MÉDICO-TÉCNICO RADIOFÍSICA HOSPITALARIA
Presidentea/Presidente:
Titularra/Titular: Bilbao Zulaica, Pedro.
Ordezkoa/Suplente: Martín Urreta, Juan Carlos.
Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:
Titularra/Titular: Lozano Flores, Francisco José.
Ordezkoa/Suplente: Lope Lope, Rodrigo.
Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:
Titularra/Titular: Marcos Santos, Francisco.
Ordezkoa/Suplente: Ortíz de Zarate Vivanco, Roberto.
Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:
Titularra/Titular: Celeiro González, José Javier.
Ordezkoa/Suplente: Bernabeu Sánchez, Juan José.
Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:
Titularra/Titular: García Fidalgo, M.ª Ángeles.
Ordezkoa/Suplente:
Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:
Titularra/Titular: Conejo Monasterio, Francisco Javier.
Ordezkoa/Suplente: Pereda Barroeta, Naia.
Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:
Titularra/Titular: Ciria Santos, Juan Pablo.
Ordezkoa/Suplente: Larretxea Etxarri, Rafael.
Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:
Titularra/Titular: Espinosa Sola, José María.
Ordezkoa/Suplente:
Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:
Titularra/Titular: Ortíz de Zarate Vivanco, Roberto.
Ordezkoa/Suplente:
Idazkaria/Secretaria/o:
Titularra/Titular: Navajas Cardenal, Ricardo.
Ordezkoa/Suplente: Rodríguez Álvarez, Antonio Miguel.


