- 1448/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ikerlarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1448/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ikerlarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2934
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 4274/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Ikerlarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 20ko EHAAn, 13. zenbakikoan, argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
F.E. IKERKUNTZA UNITATEKO MEDIKU-TEKNIKARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA F.E. MÉDICO-TÉCNICO UNIDAD INVESTIGACIÓN
Presidentea/Presidente.
Titularra/Titular: Garaizar Axpe, Carmen.
Ordezkoa/Suplente: Gutierrez Ruíz, Begoña.
Lehen mahaikidea/Vocal primero.
Titularra/Titular: Arrizabalaga Aguirreazaldegui, Julio.
Ordezkoa/Suplente: Emparanza Knorr, José Ignacio.
Bigarren mahaikidea/Vocal segundo.
Titularra/Titular: Aizpuru Barandiaran, Felipe Esteban.
Ordezkoa/Suplente: González-Pinto Arrillaga, Ana María.
Hirugarren mahaikidea/Vocal tercero.
Titularra/Titular: Castaño González, Luis Antonio.
Ordezkoa/Suplente: Sánchez González, Elena.
Laugarren mahaikidea/Vocal cuarto.
Titularra/Titular: Quintana López, José María.
Ordezkoa/Suplente: Valls Soler, Adolfo.
Bosgarren mahaikidea/Vocal quinto.
Titularra/Titular: Aldazabal Amas, Pablo.
Ordezkoa/Suplente:
Seigarren mahaikidea/Vocal sexto.
Titularra/Titular: Pijoan Zubizarreta, José Ignacio.
Ordezkoa/Suplente: Gutiérrez Alonso, Elena.
Zazpigarren mahaikidea/Vocal séptimo.
Titularra/Titular: Moran Barrios, Jesús Manuel.
Ordezkoa/Suplente:
Zortzigarren mahaikidea/Vocal octavo.
Titularra/Titular: Gallego Sánchez, José Antonio.
Ordezkoa/Suplente: Ormazabal Galarza, Iñaki.
Idazkaria/Secretaria/o.
Titularra/Titular: Paino Ortuzar, Maite.
Ordezkoa/Suplente: Navajas Cardenal, Ricardo.


