Euskadi.eus
  • 1449/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Farmazeutikoaren kategorian (Ospitale-Farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lort - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1449/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Farmazeutikoaren kategorian (Ospitale-Farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2935
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/21
  • Argitaratze-data: 2009/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4272/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Farmazeutikoaren kategorian (Ospitale-Farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn (12. zk.) argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurreikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

F.E. OSPITALE-FARMAZIAKO TEKNIKARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA F.E. TÉCNICO FARMACIA HOSPITALARIA

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Letona Aranburu, Jon.

Ordezkoa/Suplente: Pereira Rodríguez, Carlos José.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: Martínez Bengoechea, María Josefa Azucena.

Ordezkoa/Suplente: Samper Ochotorena, Ricardo.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Escayol Duch, Pedro.

Ordezkoa/Suplente: Martínez García, María Dolores.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Yurrebaso Ibarretxe, M. Jesús.

Ordezkoa/Suplente: Gonzalo Olazabal, María Elena.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto.

Titularra/Titular: Figuero Echeverria, María Puy.

Ordezkoa/Suplente: Ariz Vidondo, Santiago.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Floristan Imizcoz, Carmen.

Ordezkoa/Suplente: de Juan Arroyo, Ana María.

Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:

Titularra/Titular: Martínez Martínez, Carlos.

Ordezkoa/Suplente: Gayan Lera, M. Jesús.

Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:

Titularra/Titular: Vilella Ciriza, María Luisa.

Ordezkoa/Suplente:

Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:

Titularra/Titular: Guisasola Ron, Flora Antonia.

Ordezkoa/Suplente:

Idazkaria/Secretaria/o:

Titularra/Titular: Roca de la Puente, Eduardo.

Ordezkoa/Suplente: Ortíz Ruíz de Loizaga, María Natividad.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik