- 1450/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Psikologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1450/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Psikologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2936
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 4390/2008 Ebazpenaren, abenduaren 11koa, bidez egin zen Psikologoen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 20ko EHAAn, 13. zenbakikoan, argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
F.E. PSIKOLOGO-KLINIKO TEKNIKARIA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA F.E. TÉCNICO PSICÓLOGO CLÍNICO
Presidentea/Presidente.
Titularra/Titular: Estebanez Carrilo, María Mercedes.
Ordezkoa/Suplente: Guajardo Remacha, Juan Antonio.
Lehen mahaikidea/Vocal primero.
Titularra/Titular: Baez Gallo, Concepción.
Ordezkoa/Suplente: Rodríguez Arozena, Itziar.
Bigarren mahaikidea/Vocal segundo.
Titularra/Titular: Hernández Blázquez, Manuel.
Ordezkoa/Suplente: Garbizu Sánchez, Guadalupe.
Hirugarren mahaikidea/Vocal tercero.
Titularra/Titular: San Miguel Pérez, María Paz.
Ordezkoa/Suplente: Hernánz Ruíz, Manuel.
Laugarren mahaikidea/Vocal cuarto.
Titularra/Titular: de la Horra Gutierrez, Eva M.
Ordezkoa/Suplente: Aldecoa Echezarrag, Miren Eloisa.
Bosgarren mahaikidea/Vocal quinto.
Titularra/Titular: Ballorca Arnaiz, Yolanda.
Ordezkoa/Suplente: Bereciartu Irastorza, Patxi.
Seigarren mahaikidea/Vocal sexto.
Titularra/Titular: García Montes, M.ª José.
Ordezkoa/Suplente: Arrazola Etxebarría, Joxé Xabier.
Zazpigarren mahaikidea/Vocal séptimo.
Titularra/Titular: Díez Fernández, M.ª Eugenia.
Ordezkoa/Suplente: Belloch Fuster, Amparo.
Zortzigarren mahaikidea/Vocal octavo.
Titularra/Titular: Azkarate Maturana, Enmanuel.
Ordezkoa/Suplente: Inchaustegui Dominguez, Teresa.
Idazkaria/Secretaria/o.
Titularra/Titular: Ortíz Ruíz de Loizaga, María Natividad.
Ordezkoa/Suplente: Arenas Vázquez, Nerea.


