- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 500/09 Babes-Jurisdikzioko Prozedurari buruzko Administrazioarekiko Auzi errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena; Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Zuzendariaren 2009ko martxoaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritakoa eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoko bigarren atalak aurrera daramana. Ebazpen honek, praktiketako funtzionario bat kanporatu zuen Ertzaintzaren O - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 500/09 Babes-Jurisdikzioko Prozedurari buruzko Administrazioarekiko Auzi errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena; Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Zuzendariaren 2009ko martxoaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritakoa eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoko bigarren atalak aurrera daramana. Ebazpen honek, praktiketako funtzionario bat kanporatu zuen Ertzaintzaren O
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 3152
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako Administrazioarekiko auzi errekurtsoa (500/09 Babes Jurisdikzionaleko Prozedura) aurkeztu da eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien aretoko bigarren atalak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2009ko apirilaren 21a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


