- 1440/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1440/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2926
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 4389/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Epidemiologia Klinikoko Unitateetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn (12. zk.) argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
F.E. EPIDEMIOLOGIA KLINIKOKO MEDIKUA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORÍA F.E. MÉDICO EPIDEMIOLOGÍA CLÍNICA
Presidentea/Presidente:
Titularra/Titular: Ladrón-Guevara Portugal, José Manuel.
Ordezkoa/Suplente: García Urbaneja, Marbella.
Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:
Titularra/Titular: Carrandi Camiña, M. Begoña.
Ordezkoa/Suplente:
Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:
Titularra/Titular: Arteagoitia Axpe, Txema.
Ordezkoa/Suplente: Gómez Pérez de Mendiola, María del Carme.
Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:
Titularra/Titular: García Calabuig, Miguel Ángel.
Ordezkoa/Suplente: Quintana López, José María.
Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:
Titularra/Titular: Dorronsoro Iraeta, Miren.
Ordezkoa/Suplente: Gómez Martín, Higinio.
Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:
Titularra/Titular: Escobar Martínez, Antonio.
Ordezkoa/Suplente: Peiro Callizo, Enrique.
Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:
Titularra/Titular: López Rivas, José Luis.
Ordezkoa/Suplente: Iturrioz Rosell, Pedro.
Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:
Titularra/Titular: Ezpeleta Baquedano, María del Carmen.
Ordezkoa/Suplente:
Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:
Titularra/Titular: Royo Martínez, M. Isabel.
Ordezkoa/Suplente: Villate Navarro, José Ignacio.
Idazkaria/Secretaria/o:
Titularra/Titular: Alonso Pérez, Laura.
Ordezkoa/Suplente: Roca de la Puente, Eduardo.


