- 1442/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1442/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako gestio sanitarioko unitateetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2928
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4257/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Mediku kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako gestio sanitarioko unitateetan izango dira. Aipatutako Ebazpena 2009ko urtarrilaren 19ko EHAAn, 12. zenbakikoan, argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
F.E. GSU-KO MEDIKUA KATEGORIAREN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA
TRIBUNAL CALIFICADOR DE LA CATEGORIA F.E. MÉDICO UGS
Presidentea/Presidente:
Titularra/Titular: Ladrón-Guevara Portugal, José Manuel.
Ordezkoa/Suplente: Peiro Callizo, Enrique.
Lehen mahaikidea / Vocal primero:
Titularra/Titular: García Urbaneja, Marbella.
Ordezkoa/Suplente: Lamiquiz Linares, Eva María.
Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:
Titularra/Titular: Gutierrez Mendiguren, Felix María.
Ordezkoa/Suplente: Saiz Hernando, Carlos.
Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:
Titularra/Titular: Ortueta Chamorro, Pedro Javier.
Ordezkoa/Suplente: Basterrechea Peña, Javier.
Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:
Titularra/Titular: Rodríguez Tejedor, Santiago.
Ordezkoa/Suplente: Bacigalupe Artacho, M. Teresa.
Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:
Titularra/Titular: Puertas Ibáñez, M. Concepción.
Ordezkoa/Suplente: Capetillo Arenaza, Ángeles.
Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:
Titularra/Titular: Fernández Peñalba, Gemma.
Ordezkoa/Suplente: Martín Sánchez, Ana Isabel.
Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:
Titularra/Titular: Herrero Amesti, Mikel.
Ordezkoa/Suplente.
Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:
Titularra/Titular: Martínez Ruíz, Alberto.
Ordezkoa/Suplente: Saez Buesa, María Luisa.
Idazkaria/Secretaria/o:
Titularra/Titular: Martínez Alonso, Ana Luisa.
Ordezkoa/Suplente: Aguirre Arratibel, Javier.


