Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko apirilaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Proiektuen ebaluazio-arloa sendotzea eta proiektuen sailaren antolaketa babestea» izeneko proiektua gauzatzeko Sonia Carrasco Fernández borondatezko lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati (KOP-2008PR/0003) uko egiteko baimena ematen diona. Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo 'Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea' erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko F - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 22koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Proiektuen ebaluazio-arloa sendotzea eta proiektuen sailaren antolaketa babestea» izeneko proiektua gauzatzeko Sonia Carrasco Fernández borondatezko lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati (KOP-2008PR/0003) uko egiteko baimena ematen diona. Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo "Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea" erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko F

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2966
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/22
  • Argitaratze-data: 2009/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza sustatzeko Fondoaren kargura 2008ko ekitaldian euskal lankideei diru-laguntza emateko deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko otsailaren 27ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, Sonia Carrasco Fernández borondatezko lankideari 17.998,82 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «Proiektuen ebaluazio-arloa sendotzea eta proiektuen sailaren antolaketa babestea» proiektuan aritzeak sortutako gastuak ordaintzeko.

Bestalde, 388/1995 Dekretuaren 15. artikuluan agintzen denez, borondatezko lankidearen lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, eskabidea egin duen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Asociación en Solidaridad con el 3 Mundo «Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea» erakundeak 2009ko apirilaren 21ean esleitutako diru-laguntza zati bati uko egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Azken ekonomia-txostenean 12.761 euro egiaztatu dira, aurrekontuaren % 51,047. Eusko Jaurlaritzak hasieran emandako diru-zenbatekoari kenketa proportzionala egin ostean, 9.187,87 eurokoa da egungo zenbatekoa. 8.999,41 euroko lehen ordainketa egin zen; beraz, 188,46 euroko bigarren ordainketa egin behar da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak 2009ko apirilaren 22an diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako ukoaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Solidaridad con el 3er Mundo «Círculo Solidario de Euskadi - Euskadiko Elkarbidea» erakundeak «Proiektuen ebaluazio-arloa sendotzea eta proiektuen sailaren antolaketa babestea» proiektuan Sonia Carrasco Fernández borondatezko lankideari esleitutako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Proiektua Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura euskal lankideei diru-laguntzak emateko 2008ko deialdian aurkeztu zen. Hori dela eta, 188,46 euroko bigarren ordainketa bat egin behar da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari; ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 22a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik