- 1484/2009 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria goi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1484/2009 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria goi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 96
- Hurrenkera-zk.: 2941
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/23
- Argitaratze-data: 2009/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 4395/2008 Ebazpenaren bidez egin zen goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, Seguritate eta Higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria goi-mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2009ko urtarrilaren 20ko EHAAn (13. zk.) argitaratu zen.
Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.
Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,
Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.
Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.
Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Presidentea/Presidente:
Titularra/Titular: Collazos Dorronsoro, Ana.
Ordezkoa/Suplente: Muro Ruíz de Arcaute, María Inmaculada.
Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:
Titularra/Titular: Arrizabalaga Azurmendi, José Javier.
Ordezkoa/Suplente: Errazquin Ugarte, M. Aranzazu.
Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:
Titularra/Titular: Barreira Méndez, Rocío.
Ordezkoa/Suplente: Orbegozo Gárate, Pedro José.
Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:
Titularra/Titular: Galindez Alberdi, Iñaki.
Ordezkoa/Suplente: Gabilondo Larrañaga, Elena.
Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto.
Titularra/Titular: Gómez Oña, Luis.
Ordezkoa/Suplente: Santurtún Álvarez, Josefa.
Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:
Titularra/Titular: Sánchez Fabo, M.ª del Pilar.
Ordezkoa/Suplente: Errazquin Ugarte, M. Aranzazu.
Idazkaria / Secretaria/o:
Titularra/Titular: Fernández Refoyo, Juana.
Ordezkoa/Suplente: Ortíz Ruíz de Loizaga, María Natividad.


