Euskadi.eus
  • 1486/2009 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da goi mailako informatikarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1486/2009 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da goi mailako informatikarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2943
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/23
  • Argitaratze-data: 2009/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4391/2008 Ebazpenaren bidez egin zen goi mailako informatikarien kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria goi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2009ko urtarrilaren 20ko EHAAn, 13. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente.

Titularra/Titular: Begoña Oleaga, Martín.

Ordezkoa/Suplente: Dorronsoro Goikoetxea, Iñaki.

Lehen mahaikidea/Vocal primero.

Titularra/Titular: Elvira Andrés, M. Esther.

Ordezkoa/Suplente: Arocena del Campo, Francisco.

Bigarren mahaikidea/Vocal segundo.

Titularra/Titular: Recalde Langarica, Carmen.

Ordezkoa/Suplente: Ceballos Saez, Roberto.

Hirugarren mahaikidea/Vocal tercero.

Titularra/Titular: Iglesias Tamayo, Susana.

Ordezkoa/Suplente: Cuadrado Zubizarreta, M.ª Teresa.

Laugarren mahaikidea/Vocal cuarto.

Titularra/Titular: Gutierrez Escorza, José A.

Ordezkoa/Suplente: Segurola Álvarez, M. Begoña.

Bosgarren mahaikidea/Vocal quinto.

Titularra/Titular: Juez Fernández, Benjamín.

Ordezkoa/Suplente: Etxebarría Etxebarría, José Luis.

Idazkaria/Secretaria/o.

Titularra/Titular: Santamaría García, Ander.

Ordezkoa/Suplente: Andrés Álvarez, Maite Sope

>

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik