- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 28koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, datuak eskatzeko agiri bat ezartzen da, eta agiri hori prebentzio-zerbitzuek erabiliko dute, osasun-arrazoiengatik luzaro lanera joan gabe egon eta gero, lanera itzultzen diren langileen osasuna ebaluatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 28koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, datuak eskatzeko agiri bat ezartzen da, eta agiri hori prebentzio-zerbitzuek erabiliko dute, osasun-arrazoiengatik luzaro lanera joan gabe egon eta gero, lanera itzultzen diren langileen osasuna ebaluatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; OSALAN
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 3039
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/28
- Argitaratze-data: 2009/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 37.3.b) 2 artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera sanitarioak osasunaren zaintzan, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko 31/1995 Legearen 22. artikuluan ezarritako moduan, honako hauek bildu behar ditu:
Osasun-arrazoiengatik luzaro lanera joan gabe egon eta gero, lanera itzultzen diren langileen osasunaren azterketa, beren lanbide-jatorria ezagutzeko asmoz eta langileak babesteko jarduera egoki bat gomendatze aldera.
Artikulu horren d) atalak dioenez, prebentzio-zerbitzuko langile sanitarioek langileen gaixotasunak ezagutu behar dituzte, bai eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera joaten ez ote diren, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.
Betebehar hori aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituen uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuan ere jasota dago. Dekretu horren arabera, Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzaren, langileen sanitate-sorospena egiten duten fakultatiboen eta Osalaneko Osasun Laboraleko Unitatearen esku utziko dituzte, aldez aurretik hauetarikoren batek eskatuta, honako hauek: - Langileek dituzten gaixotasunen zerrenda eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera ez joatea, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.
306/1999 Dekretuaren 9. artikulu horren 4. atalaren arabera, Aurrezaintza Zerbitzuetako fakultatiboek, eskuratuta dituzten helburuak betetzeko garrantzizkotzat jotzen diren agiriak eska diezazkieke Osakidetzako fakultatiboei, Osasun Saileko Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzari eta eskaini ditzaketen gainerakoei. Bermatu egin beharko da beti intimitaterako eta langileek euren xehetasun pertsonalak babesteko duten eskubidea, dekretu honetako 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaiela.
Bestalde, Gizarte Segurantzako sistemaren lanbide-gaixotasunen zerrenda eta haiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak onartzen dituen azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretuaren arabera, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek abisatu beharko dute lanbide-gaixotasuntzat jo daitekeen gaixotasunen bat baldin badago, edo susmatzen bada haren jatorria lanean dagoela.
Aipatutako arauak ikusirik, eta luzaro lanera joan gabe egon den langilearen gaixotasunaren prozesuei eta/edo istripuei buruzko informazio orokorra izateak osasun arloko eginkizun horiek betetzeko duen garrantzia kontuan harturik, erakunde honek lan-agiri bat ezarri nahi du, luzaroko ezintasunen diagnosian eta ebaluazioan parte hartu dutenek emandako datuak jasoko lituzkeena.
Agiri hau halako lan-tresna bat da, afektatutako langileak emandako oniritzian oinarria duena.
Honako hauei zuzenduta egon daiteke: familia-medikua, ikuskatzaile medikoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko sendagilea; Osalan LOUkoa, Mutuakoa nahiz beste edozein prebentzio-zerbitzutakoa izan. Alegia, gertakizun arrunt edo profesionalen ondorioz lanera luzaro joan ezina (aldi baterako ezintasuna) eragiten duten gaixotasun edo istripu prozesuetan parte har dezaketen fakultatibo guztiei zuzenduta egon daiteke.
Horregatik, hau
Lehenengoa. Osasun-datuak jakinarazteko agiri bat ezartzea, «lan ezintasuna baloratzeko medikuntza- eta lan-fitxa» izena izango duena, I. eranskinean agertzen baita, eta hor beharrezko informazioa bilduko da luzaro lanerako ezintasunak jota egon den langile baten osasunari buruz. Horrela, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek derrigorrezko zaintza medikua egin ahal izango diote luzaro lanera etorri gabe egon denari.
Bigarrena. beren kargura dituzten langileen zaintza medikoa baino lehenago luzaro lanera joan gabe lanera itzuli aurretik derrigorrezko osasun-azterketa egiten dituzten prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek informazioa eskatu beharko diete erantsitako dokumentuaren bigarren koadroan dagoen osasun-profesionalei, informaziorik eman badezakete behintzat.
Era berean, eta fitxa-eredu berbera erabiliz, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek informazioa emango diete aipatutako fitxako bigarren koadroan dauden erakundeetako gainerako fakultatiboei, beren betebeharrak eta eginkizunak betetzen laguntzeko.
Hirugarrena. Osalaneko Lan Osasuneko Unitatea bitartekari jartzea, informazioa eskatzeko prozesuan gerta daitezkeen gatazkak ebazteko, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituen uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuaren 9.3 artikuluan ezarritakoa oinarritzat hartuta.
Barakaldo, 2009ko apirilaren 28a.
Osalaneko zuzendari nagusia,
IGNACIO MURGUÍA MAÑAS.
Izen-abizenak
NAN-PASAPORTEA-IFZ
Harremanetarako telefonoa
Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia /
Osakidetza-EOS OTI-zk.
Beste mutualitate batzuk
zehaztu.
Lanpostua
Egitekoa LES hiru digitutan
Enpresa (sozietatearen izena)
Enpresa (jarduera ekonomikoa) EJSN hiru digitutan
Prebentzio Zerbitzua
Harremanetarako telefonoa Zehaztu.
Zenbakia:
Data: / /
LAN EZINTASUNA BALORATZEKO PROZEDURA
Aldi baterako ezintasuna
Ezintasun iraunkorra
Abiarazlea: Hartzailea:
Sendagilearen izen-deiturak:
Data eta sinadura:
Familia-medikua Familia-medikua
Ikuskatzaile medikoa Ikuskatzaile medikoa
GSINeko sendagilea GSINeko sendagilea
Prebentzio Zerbitzuko sendagilea Prebentzio Zerbitzuko sendagilea
Osalan LOUko sendagilea Osalan LOUko sendagilea
Mutuako sendagilea (MATEPSSekoa) Mutuako sendagilea (MATEPSSekoa)
OSASUN AURREKARIAK (aurretiazko patologia, etab.)
DIAGNOSTIKOAK
CIE-9 Anatomiaren alde afektatua
CIE-9 Anatomiaren alde afektatua
Sendagilearen izen-deiturak:
Data eta sinadura:
ALDI BATERAKO EZINTASUNEN (ABE) AURREKO PROZESUEN HISTORIA
Kontingentzia komunak
CIE-9 diagnostikoa iraupena egun hilabete urte
Lan-kontingentziak
Lan-istripua (LI).
CIE-9 diagnostikoa iraupena egun hilabete urte
Lanbide-gaixotasuna (LG).
CIE-10 diagnostikoa iraupena egun hilabete urte
Ezintasun iraunkorra zehaztu CIE-9 diagnostikoa
LANEKO SENDAGILEAREN TXOSTENA
Sendagilearen izen-deiturak:
Data eta sinadura:
OSASUN AZTERKETAK
Hasierakoa zehaztu zein protokolo aplikatu den eta data.............................................................................
Aldizkakoa zehaztu zein protokolo aplikatu den eta data.....................................................................
ABEtik itzulita zehaztu zein protokolo aplikatu den eta data...............................................................
LAN BALDINTZEN LABURPENA
ATAZAK (labur-labur):
GORPUTZ-JARRERAK
Zutik£ Eserita Makurtuta£ Etzanda£ Belauniko Besoak luzaturik
Besoak jasota Enborraren flexioa£ Flexio-luzaketa Bihurdura
ZAMA FISIKOA
Lehentasunezko erabilera: Goiko trena Errakia Beheko trena
Mugimendu errepikakorrak: bai ez Txikia Ertaina Handia
Gorputz-jarrera behartuak: bai ez Txikia Ertaina Handia
Zamen eskuzko erabilera: bai ez Txikia Ertaina Handia
Lan-ekipo astunen erabilera: bai ez
Beste batzuk zehaztu.....................................................................................................................................................................
BURU-ZAMA
GBHetan egindako lana: bai ez Txikia Ertaina Handia
Aginte- edo erantzukizun-lanak: bai ez Txikia Ertaina Handia
Jendeari kasu egitea: bai ez Txikia Ertaina Handia
Beste batzuk zehaztu................ Txikia Ertaina Handia
IBILGAILUEN ERABILERA
Autoa Motoa Furgoneta Kamioia Traktorea Makineria astuna Dumper Orga jasotzailea Ontzia
Beste batzuk zehaztu........................................................................................................................................................................
LAN ORDUTEGIA
Lanaldi etengabea Lanaldi zatitua Txandakako lana Gaueko lana
Lanaldi bereziak .............................................................................................................................................................................
LANTOKIA
Kalea Nabea Bulegoa Obra Ontzia Beste batzuk zehaztu......................................................................................
LAN BALDINTZAK
Finkoa Aldi baterako Lanaldi partzialekoa Aldizkakoa ETT Autonomoa Funtzionarioa/Estatutupekoa
Langabea Beste£ zehaztu ...............................................................................................................................
LAN-ARRISKUEN ERAGINPEA
Arrisku fisikoak zehaztu ...........................................................................................................................................................
Kimikoak zehaztu ...........................................................................................................................................................
Biologikoak zehaztu ...........................................................................................................................................................
Ergonomikoak zehaztu ...........................................................................................................................................................
Psikosozialak zehaztu ...........................................................................................................................................................
Segurtasunekoak zehaztu ...........................................................................................................................................................
LANGILEAREN BABESGARRIAK.
bai ez zehaztu......................................................................................................................................................................
PRESTAKUNTZA..............................................................................................................................................................................
OSASUN-ARRAZOIENGATIK LANPOSTUA ALDATZEAREN AURRERAKINAK
Ezintasuna Deskribapen laburra..........................................................
Beste lanpostu batera egokitu-aldatzea Deskribapen laburra...................................................................
Lanpostu berberera egokitzea Deskribapen laburra.................................................................................
GAUR EGUNGO LAN EZINTASUNAREN PROZESUAREKIN LOTUTA DAUDEN TXOSTEN MEDIKO OSAGARRIAK
DIAGNOSTIKOAK
CIE-9 Anatomiaren alde afektatua.............................................................
CIE-9 Anatomiaren alde afektatua.............................................................
CIE-9 Anatomiaren alde afektatua.............................................................
JAKINARAZITAKO ONIRITZIA
............................................jaunak/andreak fitxa honen informazioaren edukia, erabilera eta eskualdaketaren berri jaso ondoren, baimena ematen die dokumentu honetako bigarren atal-koadroan agertzen diren erakunde eta/edo entitateetako fakultatibo guztiei, informazio hori utz eta erabil dezaten.
Eguna:
Sinadura:


