- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze- eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako «Jesús María Leizaola»-2009 sarirako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze- eta ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako ikerlanetarako «Jesús María Leizaola»-2009 sarirako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 92
- Hurrenkera-zk.: 2701
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/29
- Argitaratze-data: 2009/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
1983ko uztailaren 27ko Lege arautzaileak eginkizun ugari aitortzen dizkio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari. Besteak beste, azpimarratzekoa da gure autonomia sistemak lege eta ekonomiaren arloetan dituen berezitasunei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko eginkizuna.
Helburu hori lortu nahian, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak «Jesús María Leizaola» ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, inolako zalantzarik gabe, gure herriaren eredu eta ordezkari izan genuen gizon ospetsu horren omenez. Baina izan genuen beste asmorik ere saria eratzerakoan: hamar urte betetzen ziren Euskal Autonomia Erkidegoak autonomia lortu zuela eta gertaera hori behar bezala ospatu nahi genuen.
Autonomia Estatutua indarrean jarri zeneko bi hamarkada baino gehiago iragan ondoren, egin beharreko hausnarketa ezin da aurreko historialdien tratamendura bakarrik mugatu. Gaur egun, dagoeneko, bada zertaz hausnarketa egin, eta baita egin beharra ere; esate baterako, sortu diren erakunde berrien hasierak eta abian jartzeak, eta geroztik harremanen finkatzeak suposatu dutenari buruz, eta, baita etorkizuna eraikitzen lagunduko duten eredu, parametro eta proposamenen ekarpen eta aurreratzeari buruz ere.
Guzti hori kontuan hartuta, honako hau
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 29a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
Lehenengoa. Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak aurkez daitezke sarira. Lantaldea aurkezten bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna.
Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu:
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat duten edo administrazio-zehapen penalpean dauden pertsona fisikoek, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan direla.
Aurreko hiru deialdietakoren batean Leizaola saria edo bere akzesita lortu dutenek.
Funtsean aurreko urteetan aurkeztutako beste lan batzuekin identitate handia duten lanek.
Bigarrena. Sarirako aurkezten diren lanek argitaratu gabeak izan behar dute eta euskaraz zein gazteleraz idatz daitezke.
Hirugarrena. Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:
Lehenengo saria: 16.000 euro
Akzesita: 8.000 euro
Euskal Autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik, hainbat aztertze eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok.
Saria eta akzesitaren ordainketa, aldi bakar batez egingo da, horiek esleitu eta gero.
Zerga arauen arabera oinarri honetako lehenengo idatz-zatian aipatzen diren diru kopuruetatik aplika dakizkiekeen atxikipenak egingo dira, zergei buruzko arauekin bat etorriz.
Halaber, saria edo akzesita lortzen duen ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein motatako diru-laguntza jaso badu, saria edo akzesitaren zenbatekotik jasotako diru-laguntzari dagokion diru-kopurua kenduko zaio.
Laugarrena. Saria eta akzesita nori eman proposatzeko ondorengo alderdi hauek begiratuko ditu Epaimahaiak: aurkeztutako ikerlanen kalitatea eta zuzentasuna, teknikaren eta zientziaren aldetik; adierazitakoaren orijinaltasuna; eta arlo bakoitzeko ikerketa-eremuari ekarritako berrikuntza.
Bosgarrena. Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igaro baino lehenago hartuko du erabakia Epaimahaiak. Saria, oso-osorik edo zati batean, eman gabe gera daiteke.
Seigarrena. Hona hemen epaimahaikideak:
Epaimahaiburua:
Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua edo berak izendatutako ordezkoa.
Kideak:
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria edo berak izendatutako ordezkoa.
Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaria edo berak izendatutako ordezkoa.
Sarirako aurkeztutako ikerlanen gaien inguruan entzute handiko aditu bi. Horiek, Ogasun eta Herri Administrazioaren Sailburuak izendatutakoak, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren proposamenez.
Idazkaria:
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia edo berak izendatutako ordezkoa, IVAPi atxikitakoa izan behar duela. Hizpidea eta botoa emateko eskubidea izango du.
Saria eta/edo akzesita emateko, epaimahaia bildu eta daudenen gehiengoaren aldeko botoa beharko da. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak izango du ebazteko botoa.
Zazpigarrena. Ikerlanen gutxieneko luzapena ehun orrialdekoa izango da, orrialdeak idazmakinaz eta bi hutsarte utzita idatziak izanik.
Ikerlanen bi ale, koadernatu gabe, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen jarraian aipatzen diren helbideren batean aurkeztu behar dira:
Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Recalde Zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
Unibersitatea, z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa)
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 tituluak ezartzen duen aukerako eran aurkez daitezke ikerlanak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da ikerlanak aurkezteko epea. Epe hori 2009ko ekainaren 19an, 13:00etan, amaituko da.
Sarira aurkezten direnen nortasuna isilpean gordeko da, eta bakar bakarrik argitaratuko dira sariaren eta akzesitaren irabazleen izenak.
Prozesu honetan jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean bilduko dira. Fitxategi horren helburua prozesu hau kudeatzea baino ez da izango. Fitxategi horren erabilera eta jarduera antolatzeko datu pertsonalak eta datu pertsonalak dituzten jabetza publikoko fitxategiak babesteko legeriak zehaztutakoari jarraituko zaio (Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea, eta garapenerako bestelako arauak). Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria da fitxategiaren arduraduna. Hortaz, datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, organo horretara jo beharko da.
Zortzigarrena. Sarien esleipena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendariaren ebazpenaren bidez, epaimahaiaren proposamena jarraituz, egingo da, eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da.
Deialdia indarrean jartzen den egunetik sei hilabete igarota, saria eta akzesitaren esleipen ebazpena interesatuei jakinarazi ez bazaie, interesatuek ezezkotzat hartu beharko dute beren eskaera. Hori dena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren arabera.
Bederatzigarrena. Saritutako lanak ustiatzeko eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari soilik eta doan emango zaizkio. Saridunek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku egongo da lan horiek argitaratzea. Saritutako lanak beste lan zabalago batzuen atal badira, epaimahaiak osorik argitaratzea erabaki dezake; hala eginez gero, egileak obra osoaren ustiapen-eskubideak lagako dizkio administrazioari. Edozein modutan, saria irabazi duela adierazteko, izenburu honekin azaldu beharko da: «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Jesús María Leizaola-2009 saria».
Hamargarrena. Ikerlanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.
Hamaikagarrena. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.


