- EBAZPENA, 2009ko apirilaren 29koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0042 proiektuan aritu behar zuen Rakel Jone Cancer Amondo bekadunak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación UNICEF-Comité - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko apirilaren 29koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2008BA/0042 proiektuan aritu behar zuen Rakel Jone Cancer Amondo bekadunak diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. Fundación UNICEF-Comité Español erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargura, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2008ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan. Di
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2741
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/29
- Argitaratze-data: 2009/05/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak agindua eman zuen 2008ko martxoaren 12an, zeinaren bidez deitzen baitziren Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei elkarturiko pertsona juridikoentzako laguntzak. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira 2008ko ekitaldian, erakunde horiek herrialde pobretuetan egiten dituzten garapen-programatan parte har dezaten. 15.859,40 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Fundación Unicef-Comité Español erakundeari, Rakel Jone Cancer Amondo bekadunaren gastuak ordaintzeko, zeinak Kuba herrialdean bete behar baitzuen bere zeregina.
Bekadunak, hala ere, 2009ko martxoaren 9an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Orain arte 15.859,40 euro ordaindu dira, honela banatuak: 15.503,60 euro konpentsazio ekonomiko gisa, eta 355,80 euroak erakundearentzako kudeaketa eta prestakuntzako gastu gisa. Lankideak 219 egun erabili dituenez, 9.302,16 euroko diru-laguntza dagokio eta, ondorioz, 6.201,44 euro itzuli behar ditu.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. EAEko Unesco Etxea erakundeak «Unicef-Kubaren lankide-programaren komunikazioa» proiektuan aurkeztutako zati batean uko egiteko eskabidea onartzea. Proiektu hori Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako 2008ko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko borondatezko lankideei 2008ko Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bekak emateko ziren. Honenbestez, 6.201,44 euro itzuli behar dira.
Bigarrena. ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 29a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


