Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, jakitera ematen duena 2009ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helbururako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, ebazpen honen bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, jakitera ematen duena 2009ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helbururako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, ebazpen honen bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 2944
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/04
  • Argitaratze-data: 2009/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAPek) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua; eta, bestetik, ezarri ziren euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntzak arautzen dira, eta bere 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran dirulaguntzak emateko izendatutako diru-kopurua IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Halaber, ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du; eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusirik aurreko urteko Kontsumoko Prezioen Indizeak % 1,9 egin duela gora, eta egin beharreko kalkuluak egin ondoren,

Hori guztia kontuan izanik,

Lehenengoa. Jakitera ematea 2009ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helbururako: derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara-ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzearren udal-administrazioei emandako dirulaguntzak. Honakoak dira izendatutako diru-kopuruak:

47140 Programa «Euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntza», 422.01 Kontzeptua «Udal langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak». Guztira: 750.000,00 euro.

47140 Programa «Euskalduntze eta hizkuntza-normalkuntza», 422.11 Kontzeptua «Mankomunitateetako langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak». Guztira: 35.000,00 euro.

Bigarrena. Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, honako dirulaguntza-modulu hauek ezartzea hilabeteko:

Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 1.854,85 euro hilabeteko.

Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 693,53 euro hilabeteko.

Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 459,08 euro hilabeteko.

Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 369,66 euro hilabeteko.

Horiek ez bezalako ordu-moduluak ere diruz lagundu ahal izango dira, eta dirulaguntzaren kalkulu proportzionala egingo da.

Mila biztanletik beherako lurralde-esparruetako administrazioetako idazkari-kontuhartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza-modulua hileko 2.781,75 euro arte gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik