Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 4koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Empoderamiento de mujeres campesinas, fortalecimiento de organizaciones y programa de generación de ingresos (PRO-2002K1/0019)» proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. Bil - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 4koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Empoderamiento de mujeres campesinas, fortalecimiento de organizaciones y programa de generación de ingresos (PRO-2002K1/0019)» proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. Bilboko Cáritas Diocesana entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 3067
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/04
  • Argitaratze-data: 2009/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2002. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 9ko 171/2002 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 101.700,80 euroko diru-laguntza eman zitzaion Bilboko Cáritas Diocesana entitateari, «Empoderamiento de mujeres campesinas, fortalecimiento de organizaciones y programa de generación de ingresos» proiektua burutzeko.

Aipatutako erakundeak, 2009ko maiatzaren 4an, zati baten uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

Lehenengoa. Onartu egitea Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdian aurkeztutako «Empoderamiento de mujeres campesinas, fortalecimiento de organizaciones y programa de generación de ingresos» proiektuari zati batean uko egiteko Bilboko Cáritas Diocesana erakundeak egin duen eskaera. Horrenbestez, erakundeak uko egin behar dio hirugarren ordainketaren zati bati, 4.132,24 eurori hain zuzen.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 4a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik