Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 5ekoa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, kide anitzeko organoetako kideak izendatzen dituena, organo horiek egingo dute ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 5ekoa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, kide anitzeko organoetako kideak izendatzen dituena, organo horiek egingo dute ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 3069
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/05
  • Argitaratze-data: 2009/05/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak (ekainaren 28ko EHAA). Dekretu horren 9. artikuluak ezartzen duenez, gizarte-zerbitzu bakoitzerako aurreikusitako laguntzetan kide anitzeko organo bat egongo da. Kide anitzeko organo hori Gizarte Ongizateko zuzendariak izendatuko du, eta berak egingo du ebazpen-proposamena. Organo horietako bakoitzean Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako hiru teknikari izango dira, eta horietako batek idazkari-lanak egingo ditu.

Adierazitakoarekin bat, ondokoa

Lehenengoa. Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2009an ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 1. sekzioan daude araututa):

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Raul Velasco López jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Bigarrena. Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan 2009an jardunaldiak, biltzarrak eta horrelako ekitaldiak antolatzeko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 2. sekzioan daude araututa):

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Raul Velasco López jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Hirugarrena. Honako hauek izendatzea lurraldez gaindiko jarduerak garatzen dituzten irabazte xederik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako 2009ko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 3. sekzioan daude araututa):

Raul Velasco López jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Laugarrena. Honako hauek izendatzea prebentzio, laguntza eta gizarteratze programetarako 2009ko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 4. sekzioan daude araututa):

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Unai Bikandi Markaida jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Bosgarrena. Honako hauek izendatzea boluntariotza babestu eta bultzatzeko 2009ko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 5. sekzioan daude araututa):

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Unai Bikandi Markaida jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Seigarrena. Honako hauek izendatzea konponbide berritzaileak emango dituzten gizarte-ekimen esperimentaletarako 2009ko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide (laguntza horiek II. kapituluko 6. sekzioan daude araututa):

Alfonso Apodaka Madariaga jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Unai Bikandi Markaida jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

Amparo Lete Ezkurra andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 5a.

Gizarte Ongizateko zuzendaria,

M.ª ELENA AYARZA ELORRIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik