- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 7koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Mutrikuko portuko taberna okupatzeko administrazio-baimena emateko lehiaketarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 7koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Mutrikuko portuko taberna okupatzeko administrazio-baimena emateko lehiaketarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 3080
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/07
- Argitaratze-data: 2009/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Entitate esleitzailea.
Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.
Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Espedientearen zenbakia: A-F2-29/2009.
Baimenaren xehetasunak.
Helburua: taberna bat okupatu eta ustiatzeko baimena ematea.
Lekua: Mutrikuko portua.
Epea: baimena hiru denboralditarako izango da (elkarren segidako hiru urtetarako), baimena emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Denboraldia ekainaren 1ean hasiko da, eta irailaren 15ean amaituko, 2009an izan ezik, baimena emateko ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko baita denboraldia. Epea ez da luzatuko.
Lizitaziorako oinarrizko kanona: A-1 tasari dagokiona, jabari publikoko portu aldea okupatzeagatik, portu-jarduerekin zerikusirik ez duen merkataritzako jarduera baterako baimen bati esker, hau da: 0,404776 euro/m2/eguneko, gehi % 16ko BEZa.
Bermeak.
Ustiapen-bermea: 3.000 euro.
Agiriak eta argibideak.
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
Vitoria-Gasteiz, 01010
Telefonoa: 945 01 97 39
Faxa: 945 01 97 42
Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Kaia, 23
Donostia-San Sebastián, 20003
Telefonoa: 943 02 29 70
Faxa: 943 02 29 71
Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken data: 2009ko ekainaren 19a.
Proposamenak aurkeztea.
Agiriak aurkezteko azken eguna: 2009ko ekainaren 22a.
Aurkeztu beharreko agiriak: oinarrien pleguan ezarritakoa.
Aurkezteko lekua:
Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.
Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Gipuzkoako Portuen Zerbitzuan duen Erregistrora (Kaiko pasealekua 23, 20003 Donostia-San Sebastián), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari telex, telefax edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
Eskaintzak irekitzea.
Erakundea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 1. bilera-aretoa.
Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
Data: 2009ko uztailaren 3a.
Ordua: 10:00.
Bestelako argibideak.
Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 7a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


