- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2008ko uztailaren 30ean emandako Ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautatze-prozedura gainditu eta aukeratuak izan diren izangaien behin betiko zerrenda argitara eman zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2008ko uztailaren 30ean emandako Ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautat
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 3062
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/08
- Argitaratze-data: 2009/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Igor Torrontegi Ureta, Ezequiel Hilario Larrañaga Inchaurrondo eta Agustin Iridoi Olaizola jaunek gorako errekurtsoak jarri zuten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2008ko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen haren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozedura alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutakoa- gainditu eta aukeratuak izan ziren izangaien behin betiko zerrenda argitara eman zen. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Teknologia espezialitateari dagokionez, txanda librean.
Gorako errekurtso horiek onetsi egin ziren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko martxoaren 31ko aginduaren 2009ko apirilaren 29ko aginduaren eta 2009ko maiatzaren 11ko aginduaren bitartez.
Ondorioz eta horren arabera, hau
Maila: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.
Espezialitatea: Teknologia.
Txanda: irekia.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 12a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


