- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 8koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2009ko otsailaren 11an emandako ebazpena aldatzen da (Ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 8koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari berak 2009ko otsailaren 11an emandako ebazpena aldatzen da (Ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 3063
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/08
- Argitaratze-data: 2009/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindua 2008ko abenduaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen.
Deialdiaren 4. oinarriak 3. paragrafoan ezartzen duenez, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
ª Izaskun Eguren Larañaga andreak jarritako gorako errekurtsoa onartu da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez. Beraz, hautatze-prozeduran sartzeko onartu eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda aldatu behar da.
Horregatik, hau
ª Izaskun Eguren Larrañaga andrea sartu egingo da Maisu-maistren kidegoko Pedagogia terapeutikoa espezialitatean, txanda librean, onartutakoen behin betiko zerrendan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 8a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


