- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 11koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari beraren 2009ko martxoaren 9ko Ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurako B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 11koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari beraren 2009ko martxoaren 9ko Ebazpena aldatzen da (ebazpen haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurako B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 3064
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/11
- Argitaratze-data: 2009/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 28ko Agindua 2008ko abenduaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen.
Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurako B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen.
ª Izaskun Eguren Larrañaga andreak B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu zuen. Hala ere, zerrenda horretan ez zen agertzen hautaketa-prozeduran onartua ez zegoelako.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2009ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu zen berak jarritako gorako errekurtsoa, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenaren kontrakoa. Haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen.
ª Izaskun Eguren Larrañaga andreak B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko bere eskaera hori onartzeko bete behar dituen baldintzak aztertu ondoren, eskaera hori onartu zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda aldatzen da.
Horregatik, hau
B.2) ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egitea onartu zaienen zerrendan M.ª Izaskun Eguren Larrañaga andrea sartzea, maisu-maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, txanda librean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 11.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


