- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 20koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Rehabilitación del combinado de productos de construcción de Güines (Cuba)» proiektuari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 20koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Rehabilitación del combinado de productos de construcción de Güines (Cuba)» proiektuari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3852
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/20
- Argitaratze-data: 2009/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2002. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 9ko 171/2002 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu baten bidez, EEEri 340.610,01 euroko diru-laguntza eman zitzaion «Rehabilitación del combinado de productos de construcción de Güines (Cuba)» proiektua gauzatzeko.
Lehenengoa. EEEri baimena ematea Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan aurkeztutako «Rehabilitación del combinado de productos de construcción de Güines (Cuba)» proiektuari zati batean uko egiteko. Beraz, hirugarren ordainketaren zati bat itzuli egin behar da (9.408,82 euro).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 20a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


