Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 26koa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2009ko otsailaren 3ko Erabakiari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salara bidaltzeko agintzen duena eta interesdunak epatzeko dena. Erabaki horren bidez ezetsi egin ziren Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko azaroaren 4ko Erabakiaren kontra aurkeztutako errekurtsoak; azaroaren 4ko erabaki horren bidez, to - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 26koa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2009ko otsailaren 3ko Erabakiari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salara bidaltzeko agintzen duena eta interesdunak epatzeko dena. Erabaki horren bidez ezetsi egin ziren Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko azaroaren 4ko Erabakiaren kontra aurkeztutako errekurtsoak; azaroaren 4ko erabaki horren bidez, to

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 4211
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/26
  • Argitaratze-data: 2009/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Maria Luisa Alonso Gimenez-Breton andreak, Canal Bilbovisión Margen Izquierda SLren izenean eta ordez, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen (98 Legea, 529/09-1 prozedura arrunta; NIG: 00013-09/000890), Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2009ko otsailaren 3ko Erabakiaren aurka (2009/00061 esp.), hain zuzen ere, Barakaldoko barrutian esleipendun gertatu ziren udalen ukoa dela-eta tokiko telebistaren zerbitzuaren emakida Telebilbao SL enpresari esleitzen dion Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2008ko azaroaren 4ko Erabakiaren kontra aurkeztutako errekurtsoak ezesten zituen erabakiaren aurka.

Erreferentziako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak egindako errekerimendua ikusita, hau

  1. Sail honen esku dagoen eta aipatutako administrazio-espedienteari buruz eskatzen den dokumentazioa organo jurisdikzional horri bidaltzeko agintzea.

  2. Interesdunak bidezko jakinarazpen pertsonalen bidez epatzea, auto hauetan ager daitezen, bederatzi eguneko epearen barruan jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita.

  3. Behin aurrekoa beteta, egindako jakinarazpenak Auzitegira bidaltzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 26a.

    Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria,

    JOSÉ ANTONIO BLANCO PÉREZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik