- EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 28koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdian, Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak aurkeztu zuen «Masayako (Nikaragua) emakumeen eskubide soziopolitikoen sustapena» (PRO-2006K1/0007) proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko maiatzaren 28koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdian, Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak aurkeztu zuen «Masayako (Nikaragua) emakumeen eskubide soziopolitikoen sustapena» (PRO-2006K1/0007) proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 4119
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/28
- Argitaratze-data: 2009/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2006. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen otsailaren 28ko 50/2006 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 252.536 euroko diru-laguntza eman zitzaion Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeari «Masayako (Nikaragua) emakumeen eskubide soziopolitikoen sustapena» proiektua burutzeko.
Aipatu erakundeak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari 2009ko apirilaren 22an igorritako idazki baten bidez, bigarren ordainketaren zati bat eta hirugarren ordainketa osorik itzultzeko eskabidea egin zuen.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du, eta horren ondorioz, honakoa
Lehenengoa. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdian, Fundación Mundubat-Mundubat Fundazioa erakundeak «Masayako (Nikaragua) emakumeen eskubide soziopolitikoen sustapena» proiektuan eskatutako uko egite partziala onartzea. Beraz, erakunde horrek bigarren ordainketaren zati bat itzuli beharko du (85.831,96 euro) eta hirugarren ordainketari uko egin (50.507,20 euro).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 28a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IRUNE AGUIRREZABAL QUIJERA.


