- 4194/2009 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Donostia Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko, Ana María Belastegui Durañona andrea izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu4194/2009 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Donostia Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko, Ana María Belastegui Durañona andrea izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 4076
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/29
- Argitaratze-data: 2009/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Donostia Ospitaleko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 3ko 1447/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko apirilaren 20ko EHAAn argitaratu zen (73. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Ana María Belastegui Durañona andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, Kudeaketa Zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. Ana María Belastegui Durañona andrea Donostia Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2009ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Donostia-San Sebastián, 2009ko maiatzaren 29a.
Donostia Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,
MÁXIMO GOIKOETXEA FERREIRO.


