- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 2koa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, ebaluazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, batzorde horrek emango baitu 2009ko martxoaren 11ko Aginduak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 2koa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, ebaluazio-batzordeko kideak izendatzen dituena, batzorde horrek emango baitu 2009ko martxoaren 11ko Aginduak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 138
- Hurrenkera-zk.: 4147
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/02
- Argitaratze-data: 2009/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko martxoaren 11ko Aginduak arautzen ditu memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak (martxoaren 24ko EHAA). Agindu horren 10. artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-batzorde bat eratuko da, Gizarte Ongizateko zuzendaria batzordeburu izango duena. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko bi teknikari ere izango dira batzorde horretako kide, Gizarte Gaietako sailburuordeak izendatuko dituenak..
Adierazitakoarekin bat, ondokoa
Ebaluazio-batzordeak 2009ko martxoaren 11ko Aginduak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena emango du. Laguntza horiek memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzak dira..
Honako hauek izendaturik geratu dira, ebaluazio-batzordeko kide izateko:.
Batzordeburua:.
Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Gizarte Ongizateko zuzendaria..
Batzordekideak:.
Arantza Orbegozo Garate andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria..
Ángel Manero González jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 2a..
Gizarte Gaietako sailburuordea,.
FERNANDO FANTOVA AZCOAGA.


