- 2475/2009 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mikel Álvarez Yeregui jaunak, berak hala eskatuta, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerente izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2475/2009 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mikel Álvarez Yeregui jaunak, berak hala eskatuta, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerente izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 134
- Hurrenkera-zk.: 4012
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/03
- Argitaratze-data: 2009/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1245/2005 Ebazpenaren bitartez, Mikel Álvarez Yeregui jauna izendatu zen Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerente.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Mikel Álvarez Yeregui jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzea, berak hala eskatuta.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 15etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Gurutzetako Ospitaleari eta Basurtuko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 3a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


