- EBAZPENA, 2009KO EKAINAREN 4KOA, ENERGIA ETA MEATEGIEN ZUZENDARIARENA: HORREN BITARTEZ, ARCANOR, SAK ESKATUTA OHIKO PROZEDURARI JARRAITUZ DESJABETZE-IZAPIDEAREN BARNEAN HARTUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK OKUPATZEKO BEHARRA ERABAKI DA, HARROBIA USTIATU AHA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009KO EKAINAREN 4KOA, ENERGIA ETA MEATEGIEN ZUZENDARIARENA: HORREN BITARTEZ, ARCANOR, SAK ESKATUTA OHIKO PROZEDURARI JARRAITUZ DESJABETZE-IZAPIDEAREN BARNEAN HARTUTAKO ONDASUNAK ETA ESKUBIDEAK OKUPATZEKO BEHARRA ERABAKI DA, HARROBIA USTIATU AHAL IZATEKO JARRAIAN AIPATZEN DIREN LURRAK DESJABETZEKO ESPEDIENTEARI HASIERA EMATE ALDERA. ADIERAZITAKO MERKATARITZA-SOZIETATE HORI DA USTIAPEN HORREN EMAKIDAREN TITULARRA, BALIABIDEAK USTIATZEKO GALDAMES II IZENEKO C) ATALEKO 12.793. ZENBAKIKO
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3794
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/04
- Argitaratze-data: 2009/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
2000ko abenduaren 22an emandako Ebazpenaren arabera «Arcanor SA» merkataritza-sozietatea, Galdamesko udalerrian kokatuta dagoen «Galdames II» izeneko C) Ataleko 12.793 zenbakiko Ustiapenaren Zuzeneko Emakidaren legezko titularra da.
Meategiei buruzko Legearen 105. artikuluak (uztailaren 21eko 22/1973 Legea) eta meatzaritzaren erregimenerako Arautegi Orokorraren 131. artikuluak (abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretua) ezarritakoaren arabera, aurrez aipatutako Baliabideak Ustiatzeko Zuzeneko Emakidak lan, instalazio eta zerbitzuak kokatzeko beharrezko lurrak nahitaez desjabetu eta aldi baterako okupatzeko eskubidea dakar berekin.
Bere Araudiaren 131.3 artikuluari loturik meatzeei buruzko Legearen 105.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, Galdamesen kokatutako «Galdames II» ustiategiko Harrobiko Ustiatzeko eta Urteko Lan Planen Proiektua onartzeak lurrak okupatu beharra deklaratzea dakar. Alabaina, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak desjabetu beharrekotzat joko diren ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua egin beharko du. Hain zuzen ere, zerrenda hori idazki batean jaso da, eta Energia eta Meategien Zuzendaritza honetan erregistratu da, 2008ko otsailaren 29an.
2008ko abenduaren 17an, Energia eta Meategien zuzendariaren iragarkia jendaurrean jartzen da, Arcanor SAk eskatuta ohiko prozedurari jarraituz abian jarritako desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «Galdames II» izeneko C) Ataleko 12.793 zenbakiko Zuzeneko Emakida ematen dion 2000ko abenduaren 22ko Ebazpenaren arabera.
2009ko ekainaren 4an, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren aholkularitza Juridikoak txosten hau eman zuen, interesdun gisa ageri direnek egindako alegazioak aztertuta.
Aipatutako lege-aginduak eta oro har, eta haiekin bat etorriz, aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko abenduaren 17ko iragarkian barne hartutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra onartzea. Hain zuzen ere, iragarki horren bitartez jendaurrean jarri zen, Arcanor SAk eskatuta abian jarritako desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ohiko prozedurari jarraituz harrobia ustiatu ahal izateko lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «Galdames» izeneko C) Ataleko 12.793 zenbakiko Zuzeneko Emakida ematen dion 2000ko abenduaren 22ko Ebazpenaren arabera.
Bigarrena. Desjabetzearen eraginpeko ondasun nahiz eskubideen eta interesdunen deskribapena honako hau da:
Lurzati-planoaren 2. zenbakiko finka, 1.388,27 m²-ko azalerakoa, Galdameseko 906. zenbakiko finkaren zati dena (1.098. liburukiaren 52. liburuko 127. folioan inskribatuta dago finka hori), landa-jabetza, Achurriaga baserriaren lurretatik eratorria, eta izen bereko auzoan kokatua, Galdameseko kontzejuaren udal-mugapean. Adierazitako finkaren lursailak sei mila zazpiehun eta berrogeita hamar metro eta laurogeita hamar zentimetro karratu ditu; mugak: iparraldean eta ekialdean Liborio Sarachaga jaunaren eta Tomas Machin jaunaren jabetza, mendebaldean Aguas Frias deitutako ibaia, Tomás Machinena, eta hegoaldean Achurriaga baserriaren gainerako lurrak, Ángela Escarzada andrearenak. Titulartasunak:
Manuel Corral Calera jauna, María Luz Corral Larrazabal andrea, Adolfa Corral Palacio andrea, Guadalupe Luengas Valle andrea, Victoria Corral Palacio andrea, Celia Corral Schmitz andrea, Elida Corral Schmitz andrea, María Corral Schmitz andrea, Darío Ornilla Martínez Riva jauna, José Ramón Enrique Ornilla Benito jauna, Enrique Ornilla Larrazabal jauna, Isidora Ornilla Larrazabal andrea, Felipa Ornilla Larrazabal andrea, Milagros Ornilla Larrazabal andrea, Eleuterio Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Luis Ornilla Larrazabal jauna, Fermín García Andoain jauna, Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Manuel Rodrigo Luengas jauna, María Carmen Rodrigo Luengas andrea, María Dolores Rodrigo Luengas andrea, ehuneko hirurogeita hamabosten jabari osoz, erregistro-parteetako kuoten arabera; adierazitako pertsona horien helbidea ezezaguna da.
Haizejolex SL (helbidea: El Campillo Industrialdea, 19. zenbakia, Abanto Zierbena), ehuneko hogeita hamabosten jabari osoz.
Lurzati-planoaren 3. zenbakiko finka, 2.581,78 m²-ko azalerakoa, Galdameseko 561. zenbakiko finkaren zati dena (1.098. liburukiaren 52. liburuko 123. folioan inskribatuta dago finka hori), lurzatia duen landa-jabetza, Agua Frian, Galdameseko udal-mugapean. Adierazitako lurzatiak hogeita sei area eta laurogeita hiru zentiarea ditu eta mugak: iparraldean eta mendebaldean Liborio Sarachaga jaunaren jabetza, hegoaldean Agua Friako errekastoa, eta ekialdean herri-lurra.
Titulartasunak:
María Luz Corral Larrazabal andrea, Adolfa Corral Palacio andrea, Victoria Corral Palacio andrea, Celia Corral Schmitz andrea, Elida Corral Schmitz andrea, María Corral Schmitz andrea, Carmen Rodrigo Luengas andrea, Manuel Rodrigo Luengas jauna, Manuel Castellón Mac Mahon jauna, Manuel Corral Palacio jauna, Dario Ornilla Martínez Riva jauna, José Ramón Enrique Ornilla Benito jauna, Enrique Ornilla Larrazabal jauna, Isidora Ornilla Larrazabal andrea, Felipa Ornilla Larrazabal andrea, Milagros Ornilla Larrazabal andrea, Eleuterio Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Luis Ornilla Larrazabal jauna, Fermín García Andoni jauna, Manuel Ornilla Larrazabal jauna, María Carmen Rodrigo Luengas andrea, María Dolores Rodrigo Luengas andrea, ehuneko hirurogeita hamabosten jabari osoz, erregistro parteetako kuoten arabera; adierazitako pertsona horien helbidea ezezaguna da.
Haizejolex SL (helbidea: El Campillo Industrialdea, 19. zenbakia, Abanto Zierbena), ehuneko hogeita hamabosten jabari osoz.
Lurzati-planoaren 4. zenbakiko finka; azalera 732,51 m² da, eta Galdameseko 905. zenbakiko finkaren duela gutxiko neurketa da (erregistroaren arabera, finka horren azalera 491,50 m² da, eta 1.098. liburukiaren 52. liburuko 127. folioan inskribatuta dago); laurehun eta laurogeita hamaika metro eta berrogeita hamar zentimetro karratuko lurzatia duen landa-jabetza, El Canton, Galdameseko udal-mugartean. Mugak: iparraldean José María Yarto jaunaren eta Liborio Sarachaga jaunaren jabetza, hegoaldean herri-lurrak, ekialdean Ángela Escarzada andrearen gainerako lursaila, eta mendebaldean Liborio Sarachaga jaunaren jabetza.
Titulartasunak:
María Luz Corral Larrazabal andrea, Adolfa Corral Palacio andrea, Victoria Corral Palacio andrea, Celia Corral Schmitz andrea, Elida Corral Schmitz andrea, María Corral Schmitz andrea, Carmen Rodrigo Luengas andrea, Manuel Rodrigo Luengas jauna, Manuel Castellón Mac Mahon jauna, Manuel Corral Palacio jauna, Dario Ornilla Martínez Riva jauna, José Ramón Enrique Ornilla Benito jauna, Enrique Ornilla Larrazabal jauna, Isidora Ornilla Larrazabal andrea, Felipa Ornilla Larrazabal andrea, Milagros Ornilla Larrazabal andrea, Eleuterio Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Luis Ornilla Larrazabal jauna, Fermín García Andoni jauna, Manuel Ornilla Larrazabal jauna, María Carmen Rodrigo Luengas andrea, María Dolores Rodrigo Luengas andrea, ehuneko hirurogeita hamabosten jabari osoz, erregistro parteetako kuoten arabera; adierazitako pertsona horien helbidea ezezaguna da.
Haizejolex SL (helbidea: El Campillo Industrialdea, 19. zenbakia, Abanto Zierbena), ehuneko hogeita hamabosten jabari osoz.
Partzela-planoaren 5. zenbakiko finka, 18.646,40 m²-ko azalerakoa, Galdameseko 1.101. zenbakiko finkaren zati dena (1.098. liburukiaren 52. liburuko 133. folioan inskribatuta dago finka hori), landa-jabetza, Zarraga eta La Gargantilla deritzenetako mediko lurra duena, Galdameseko kontzejuaren udal-mugapean. Mendiko lur horren azalera ehun mila berrehun eta hirurogeita hamasei metro karratu eta hogeita hamahiru zentimetro karratu da. Mugak: iparraldean Gilizko mendilerroa deritzon mendia, La Gargantillaren magalean, eta Edmundo Gumb jaunari saldutako lursaila, Hegoaldean Manuel Escarzada jaunaren oinordekoen gaztainondoak eta Petra de Arenaza andrearen gaztainondoak, ekialdean Galdameseko kontzejuaren herri-gurbiztia, eta mendebaldean Vargasko Markesarena izan zen jabetza, eta Casa de Gorostizaren gaztainondoak, Manuel Escarzada jaunarenak eta Manuel Humaran jaunarenak.
Titulartasunak:
María Luz Corral Larrazabal andrea, Manuel Corral Calera jauna, Melitón Rodrigo Abadía jauna, Bernardino Corral Larrazabal jauna, Manuel Corral Palacio jauna, Manuel Castellón Mac Mahon jauna, Dario Ornilla Martínez Riva jauna, José Ramón Enrique Ornilla Benito jauna, Enrique Ornilla Larrazabal jauna, Isidora Ornilla Larrazabal andrea, Felipa Ornilla Larrazabal andrea, Milagros Ornilla Larrazabal andrea, Eleuterio Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Luis Ornilla Larrazabal jauna, Manuel Ornilla Larrazabal jauna, ehuneko hirurogeita hamabosten jabari osoz, erregistro parteetako kuoten arabera; adierazitako pertsona horien helbidea ezezaguna da.
Haizejolex SL (helbidea: El Campillo Industrialdea, 19. zenbakia, Abanto Zierbena), ehuneko hogeita hamabosten jabari osoz.
Partzela-planoaren 6. zenbakiko finka, 112,72 m²-ko azalerakoa, Galdameseko 888. zenbakiko finkaren zati dena (1.098. liburukiaren 52. liburuko 129. folioan inskribatuta dago finka hori), landa-jabetza, baratze-soroa duena, tituluaren arabera «Fuente Fría» eta erregistroaren arabera «Fuentefría» deritzonean, Galdameseko udal-mugapean. Baratze-soroaren azalera: area bat eta laurogeita hamasei zentiarea. Mugak: iparraldean Fuentefriako errota, José María San Martín jaunaren jabetza, hegoaldean San Pedro de Galdamesetik jaisten den ibaia, ekialdean erein gabeko lurra, Vargaseko Marquesarena, eta mendebaldean Gargantillo deritzon errekastoa.
Titulartasunak:
María Luz Corral Larrazabal andrea, Adolfa Corral Palacio andrea, Victoria Corral Palacio andrea, Celia Corral Schmitz andrea, Elida Corral Schmitz andrea, María Corral Schmitz andrea, Carmen Rodrigo Luengas andrea, Manuel Rodrigo Luengas jauna, Manuel Castellón Mac Mahon jauna, Manuel Corral Palacio jauna, Dario Ornilla Martínez Riva jauna, José Ramón Enrique Ornilla Benito jauna, Enrique Ornilla Larrazabal jauna, Isidora Ornilla Larrazabal andrea, Felipa Ornilla Larrazabal andrea, Milagros Ornilla Larrazabal andrea, Eleuterio Manuel Ornilla Larrazabal jauna, Luis Ornilla Larrazabal jauna, Fermín García Andoni jauna, Manuel Ornilla Larrazabal jauna, María Carmen Rodrigo Luengas andrea, María Dolores Rodrigo Luengas andrea, ehuneko hirurogeita hamabosten jabari osoz, erregistro parteetako kuoten arabera; adierazitako pertsona horien helbidea ezezaguna da.
Haizejolex SL (helbidea: El Campillo Industrialdea, 19. zenbakia, Abanto Zierbena), ehuneko hogeita hamabosten jabari osoz.
Hirugarrena. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. eta 21. artikuluek eta Lege horren Arautegiaren 19. eta 20. artikuluek zehazten dutena betez, ebazpen hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta «Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, baita «El Correo-Bizkaiko Edizioa» egunkarian eta Galdamesko (Bizkaia) Udaletxeko iragarki-taula ofizialean ere. Orobat, interesdun guztiei ebazpenaren berri emango zaie.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 4a.
Energia eta Meategien zuzendaria.
TXABER LEZAMIZ CONDE,


