Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako emandako laguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3888
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/05
  • Argitaratze-data: 2009/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2008ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2008ko abenduaren 10eko Agindua, Kultura sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2008ko abenduaren 10eko Aginduaren 10.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.

Horiek horrela izanda, hau

Lehenengoa. Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 5a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Antzerkiko profesionalen prestakuntza integrala lortzera zuzendutako ikastaroak antolatzen dituzten egitarauentzako diru-laguntza eman zaienen zerrenda. Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para programas que organicen cursos destinados a la formación integral de profesionales del teatro.

Eskatzailea

Solicitante Diru-laguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Asociación Taller Artes Escenicas T.A.E. Donostiako arte eszenikoen tailerra 23.000

Asociación Teatrako Teatro de Barakaldo Bai Bizkaiko antzerki ikastegia 28.000

Iker Ortiz de Zarate Ibáñez Ortzai antzerki laborategi 12.000

Pedagogía del Arte, S.L.L. (Bilbao) Artebi 13.254

Porpol, S. Coop. Taller de artes escénicas de Vitoria-Gasteiz 39.500

Simulacro Teatro. Escuela de Teatro de Getxo-Getxoko Antzerki Eskola, S.L. Getxoko antzerki eskola 45.000

Antzerkiko profesionalen prestakuntzarekin lotutako arlo zehatzetako prestakuntza jarduerentzako diru-laguntza eman zaienen zerrenda. Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para actividades de formación en un área específica relacionada con la formación de profesionales del teatro

Eskatzailea

Solicitante Diru-laguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Asoc. Nexo Teatro Curso de máscara neutra 4.693

Asociación Cultural Yin de Yan I Stage de Clown 910

Asociación Cultural Yin de Yan II curso internacional de formación para actores 3.820

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik