- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 8koa, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2009ko lehenengo deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 8koa, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2009ko lehenengo deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 4004
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/08
- Argitaratze-data: 2009/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako 2009ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2009ko otsailaren 23ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 53. zk., 2009ko martxoaren 17koa), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2009ko lehenengo deialdiko azterketak gainditu dituzten izangaien zerrendak. Zerrenda horiek lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek egin dituzte.
Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 8a.
Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendaria,
MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


