- 2618/2009 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo Gárate Guisasola jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Txagorritxuko Ospitaleko zuzendari mediko izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2618/2009 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Eduardo Gárate Guisasola jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Txagorritxuko Ospitaleko zuzendari mediko izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3839
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/09
- Argitaratze-data: 2009/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak martxoaren 9an emandako 160/2006 Ebazpenaren bitartez, Eduardo Gárate Guisasola jauna Txagorritxuko Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zuten.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Beste lanpostu bat beteko duela eta, Eduardo Gárate Guisasola jauna Txagorritxuko Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 10etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesatuari eta Txagorritxuko Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


