- 2619/2009 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esteban Ruiz Álvarez jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2619/2009 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esteban Ruiz Álvarez jaunak, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko duela-eta, Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3840
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/09
- Argitaratze-data: 2009/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 122/2009 Ebazpenaren bitartez, Esteban Ruiz Álvarez jauna Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Esteban Ruiz Álvarez jauna Zumarragako Ospitaleko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea beste lanpostu bat beteko duelako, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 10etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Zumarragako Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 9a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


