- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 9koa, Baliabide Orokorren zuzendariarena; honen bidez, dei egiten zaie zenbait aginduren aurkako alegazioak ezesten dituen Herrizaingo Sailaren aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan azaltzeko interesa izan dezaketenei; agindu horiek 2005eko urriaren 4ko Agindua nahitaez betearazteko prozedurari hasiera emateko eta ohartarazpena egiteko dira. 2005eko urriaren 4ko agindu horretan deklaratu egin zen Laudioko ertzain-etxea eta suhiltzaileen p - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 9koa, Baliabide Orokorren zuzendariarena; honen bidez, dei egiten zaie zenbait aginduren aurkako alegazioak ezesten dituen Herrizaingo Sailaren aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan azaltzeko interesa izan dezaketenei; agindu horiek 2005eko urriaren 4ko Agindua nahitaez betearazteko prozedurari hasiera emateko eta ohartarazpena egiteko dira. 2005eko urriaren 4ko agindu horretan deklaratu egin zen Laudioko ertzain-etxea eta suhiltzaileen p
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kontratazio Batzorde Nagusia; Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3883
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/09
- Argitaratze-data: 2009/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Ikusi egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2009ko apirilaren 1ean egindako errekerimendua, prozedura arruntari buruzko 98 Legearen barruan Jose M.ª Mentxaca Araluce jaunak aurkeztutako 481/09-1 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta. Errekurtso hori, 2005eko urriaren 4ko Agindua nahitaez betearazteko prozedurari hasiera emateko eta ohartarazteko aginduen aurka aurkeztu zen. 2005eko urriaren 4ko agindu horretan deklaratu egin zen Laudioko ertzain-etxea eta suhiltzaileen parkea eraikitzeko lanen ezkutuko akatsengatiko erantzukizuna (I12/07/08-VC2/04/2000 espedientea). Hortaz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeko 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoa betez, honako hau
Prozedura honetan interesa izan dezaketen guztiei 9 eguneko epea ematea, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, prozeduran azaldu eta euren interesen defentsa egiteko, egoki irizten badiote.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 9a.
Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA ANTONIA GINER CUCARELLA.


