Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, PRO-2006K2/0013 «Desarrollo agrícola, formación, investigación y fortalecimiento comunitario. Salvador de Bahía (Brasil)» proiektuaren hirugarren ordainketari uko egitea onartzen duena. Azti Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 11koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, PRO-2006K2/0013 «Desarrollo agrícola, formación, investigación y fortalecimiento comunitario. Salvador de Bahía (Brasil)» proiektuaren hirugarren ordainketari uko egitea onartzen duena. Azti Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdiaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3935
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/11
  • Argitaratze-data: 2009/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2006. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen otsailaren 28ko 50/2006 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako aginduaren bidez, 320.400 euroko diru-laguntza eman zitzaion Azti Fundazioari ondorengo proiektua burutzeko: «Desarrollo agrícola, formación, investigación y fortalecimiento comunitario. Salvador de Bahía (Brasil)».

Aipatutako erakundeak, 2009ko ekainaren 11n, hirugarren ordainketari uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du, eta horren ondorioz, honakoa

Lehenengoa. «Desarrollo agrícola, formación, investigación y fortalecimiento comunitario. Salvador de Bahía (Brasil)» proiektuaren hirugarren ordainketari (64.080 euro) uko egiteko baimena ematea. Azti Fundazioak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2006ko deialdiaren barruan.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 11.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IRUNE AGUIRREZABAL QUIJERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik