Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Immigrazioko zuzendariarena, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak araututako inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak egiteko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Kide Anitzeko Organoko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Immigrazioko zuzendariarena, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak araututako inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak egiteko laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Kide Anitzeko Organoko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 4365
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/15
  • Argitaratze-data: 2009/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak (2007ko maiatzaren 2ko EHAA) arautzen ditu immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak.

Dekretu horren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako (immigrazio teknikarien kontratazioaren jarraipenari dagokiona izan ezik) kide anitzeko organo bat egongo da, Immigrazioko zuzendariak hautatua. Organo horrek emakida-proposamena egingo du aurkeztutako eskaeren artean, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko hiru teknikarik osatuko dute organoa, eta hiruretako batek idazkari-lanak egingo ditu.

Aurrekoarekin bat etorriz, hau

Agindua, 2009ko martxoaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Kulturartekotasuna eta Diskriminazioaren Aurkako Borroka Bultzatzeko Proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (CUL).

Agindua, 2009ko martxoaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, emakume etorkinek sustatutako eta/edo haiei zuzendutako proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duena, betiere emakume horien ahalduntzea sustatzeko eta haien eskubideak berdintasunean baliatzeko aukera bermatzeko helburua badute; agindu horrek garatu egiten du immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua (EMA).

Agindua, 2009ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan prestatzeko helburua duten ikastaroen, jardunaldien edo mintegien antolaketarako laguntzetarako deialdia egiten duena, Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (FOR).

Agindua, 2009ko martxoaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (FUN).

Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (LOC).

Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, erakunde eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloan jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (NOV).

Agindua, 2009ko martxoaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etorkinek EAEko elkarte-sarean eta parte-hartze sarean zuzenean parte hartzeko aukera eta horien herritartasunaren onarpena eta erabilera sustatu eta bultzatuko duten proiektuetarako laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (PAR).

Kide Anitzeko Organoko Kideak honako hauek izango dira:

Mahaikideak:

  1. ª Josebe Alonso Marigómez, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria.

    Rosa María Urrutia Urresti, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria.

    Iñigo Lopez de Uralde Zuazo, Immigrazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.

    Inmigrazioko zuzendaria,

    MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.