- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Emakunde¿Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emandako diru-laguntzari Deustu Fundazioak egindako ukoa onartzeko dena eta diru-laguntzaren ordainketa ezeztatzeko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko proiektuak edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan eman zitzaion diru-laguntza. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Emakunde¿Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emandako diru-laguntzari Deustu Fundazioak egindako ukoa onartzeko dena eta diru-laguntzaren ordainketa ezeztatzeko dena. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerketa-lanak egin eta argitaratzeko proiektuak edo ekintza pilotuak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdiaren barruan eman zitzaion diru-laguntza.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 4400
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/15
- Argitaratze-data: 2009/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Deustu Fundazioari 11.809,28 euroko diru-laguntza eman zitzaion, «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.
2009ko ekainaren 15ean, diru-laguntzaren erakunde onuradunak laguntzari uko egin diola jakinarazi dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Deustu Fundazioari emandako diru-laguntzaren ukoa onartzea eta diru-laguntzaren ordainketa ezeztatzea. 11.809,28 euro eman zitzaion «La situación socioeconómica de las mujeres inmigrantes como cuidadoras informales de la CAE» izeneko proiektua egiteko.
Bigarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Horren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.


