- EBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Industria Garatzeko zuzendariarena; honen bitartez, baimena ematen zaio dorre-garabien operadoreen espezialitatean ikastaroa emateko baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde den Donostiako Eraikuntza LH-ko Institutuari. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Industria Garatzeko zuzendariarena; honen bitartez, baimena ematen zaio dorre-garabien operadoreen espezialitatean ikastaroa emateko baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde den Donostiako Eraikuntza LH-ko Institutuari.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3822
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/15
- Argitaratze-data: 2009/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk./Gaia: SEG/03609.nsa
Bat. 2007ko uztailaren 13ko Ebazpenez, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak baimena eman zion Donostiako Eraikuntza LH-ko Institutua erakundeari dorre-garabien operadoreen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa jarduteko.
Bi. 2009ko apirilaren 22an, Donostiako Eraikuntza LH-ko Institutua erakundearen ordezkaritzak eskaera aurkeztu zuen prestakuntza-ikastaroa emateko, dorre-garabien operadorearen espezialitatean, 2009ko maiatz, ekain, uztail eta irailean, kreditatutakoak bestelako instalazioetan, hain zuzen, hauexetan:
Zati Teorikoa/Praktikoa: Astilleros Zamakona Pasaia, S.L. (Bordalaborda kalea z.g., 20110 Pasai Donibane).
Hiru. 2009ko ekainaren 4an, Gipuzkoako Lurralde Bulegoko teknikariek, aipatutako instalazioetan ikuskaritza-bisitaldia egin eta erakundeak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, txosten bat egin zuten; txosten horren bidez egiaztatu egin zuten instalazio horiek egokitu egiten zaizkiela Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak jasotako betekizunei.
Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.
Bat. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 5. xedapen gehigarrian eta 1. xedapen iragankorrean ezarritakoa kontuan hartuta, Industria Garatzeko zuzendaria da ebazpen hau hartzeko organo eskuduna.
Bi. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da aipatutako enpresak badituela ikastaroak emateko gutxienez beharrezko diren instalazioak, hain zuzen, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoak. Instalaziook Gipuzkoako Lurralde Historikoan daude.
Aipatu diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Bakarra. Baimena ematea baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako erakunde den Donostiako Eraikuntza LH-ko Institutua erakundeari dorre-garabien operadoreen espezialitatean ikastaroa emateko 2009ko maiatz, ekain, uztail eta irailean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko instalazio hauetan:
Zati Teorikoa/Praktikoa: Astilleros Zamakona Pasaia, S.L. (Bordalaborda kalea z.g., 20110 Pasai Donibane).
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.
Industria Garatzeko zuzendaria,
JUAN JOSÉ GARAYAR ELIZONDO.


