- 2698/2009 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Gutiérrez Ruiz andrea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako eta Komunitateko Atentzioko zuzendariorde lanpostutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2698/2009 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Gutiérrez Ruiz andrea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako eta Komunitateko Atentzioko zuzendariorde lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 4036
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/15
- Argitaratze-data: 2009/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 281/2006 Ebazpenaren bidez, Begoña Gutiérrez Ruiz andrea izendatu zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako eta Komunitateko Atentzioko zuzendariorde.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Begoña Gutiérrez Ruiz andrea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako eta Komunitateko Atentzioko zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 15etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


