- 2699/2009 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pedro Pablo Uriarte Astarloa jaunak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Espezializatuko zuzendariorde izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2699/2009 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pedro Pablo Uriarte Astarloa jaunak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Espezializatuko zuzendariorde izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 4037
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/15
- Argitaratze-data: 2009/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 1133/2007 Ebazpenaren bidez, Pedro Pablo Uriarte Astarloa jauna izendatu zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Espezializatuko zuzendariorde.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Pedro Pablo Uriarte Astarloa jauna Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Espezializatuko zuzendariorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 15etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


