- 3072/2009 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mercedes Estébanez Carrillo andreak Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko izateari uzten diola aditzera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3072/2009 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Mercedes Estébanez Carrillo andreak Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko izateari uzten diola aditzera ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 135
- Hurrenkera-zk.: 4039
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 2628/1997 Ebazpenaren bidez, Mercedes Estébanez Carrillo andrea izendatu zen Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Mercedes Estébanez Carrillo andrea Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko ekainaren 18tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Ospitale Psikiatrikoari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


